18:00ak aldera jazo da ezbeharra Ibaguenen, Zuhatzako bidegurutzean hain zuzen, A624 errepideko 42. kilometroan. Bi autok eta motor batek elkar jo dute. Motor gidaria istripuan hil da. Gainontzeko gidariak onik atera dira.
Trafiko zuzendaritzatik adierazi dutenez hildako gaztea ez zen eskualdekoa. Ikerketa abiarazi dute istripuaren zergaitiak argitzeko.