Martxoaren 8aren testuinguruan antolatutako ekintzek inoiz baino harrera beroagoa izaten ari dira Aiaraldean. 795 lagunek hartu zuten parte Kaskagorri eta Altzarrate futbol taldeek elkarlanean antolatutako berdintasunaren aldeko ibilaldian. 415 lagun Amurriotik abiatu ziren eta 380, aldiz, Laudiotik. Parke linealeko bidea jarraitu zuten eta Luiaondon izan zuten hornitokia.
Argazkiak: Iñigo Egiguren eta Roberto Arribas