Martxoaren 10ean, Okondoko bolatokian, abiatu zen Arabako Bolatoki Txapelketaren 45.edizioa. Asteburuz asteburu Aiaraldeko bolatoki guztiak bisitatuko ditu norgehiagokak. Orotara 60 partaide baino gehiagok eman dute izena ekimenean; 54 gizonezkok eta 8 emakumezkok. Guztiek bolatoki guztietan aritu beharko dute sailkapen nagusian puntuak lortzeko.
Aiarako bola-joko estiloan jokatuko da txapelketa; Urduña, San Joan Astobitza, Kexaa, Beotegi, Luiaondo, Laudio, Tertanga eta Lendoñobeitiko bolatokietan. Azken horretan jokatuko da finala maiatzaren 27an. Irabazleak Euskal Herriko Bolatoki Txapelketarako sailkatuko dira.
Lehenengo jardunaldia
Okondoko jardunaldiak, lehendabizikoz elkartu zituen partaide guztiak. Emakumezkoetan Bea Isasi doa buru sailkapenean 76 puntu eskuratu ostean. Gizonezkoetan Luis Miguel Larrazabal izan zen bolo gehien bota zituena, 86 puntu eskuratuz.
Txapelketa bolatokiz bolatoki
Martxoaren 10 eta 11n Okondon aritu ostean, hauek dira hurrengo deialdiak:
- Martxoak 24, Urduña
- Martxoak 25, San Joan
- Apirilak 7, Kexaa
- Apirilak 8, Beotegi
- Apirilak 14 eta 15, Laudio
- Apirilak 21, Gardea
- Apirilak 22, Luiaondo
- Maitazak 26, Tertanga
- Maiatzak 27, Lendoñobeiti