2018/02/27 00:00

Azterketa arrotzen aurrean… ikasleok zorrotz!

Aiaraldea
Aurten iaz baino indar handiagoarekin dator LOMCE erreformaren erasoaldia. Martxoaren 5etik 16ra bitarte, DBH 2. mailan egin nahi dizkigute PISAko azterketak. Azterketa hau ez da aurten egokitzen, urte bakoitietan baizik baina pilotajea izango delaren aitzakipean, azterketa egitera behartu nahi gaituzte berriz ere. DBH 4. mailan ere, dela PISAren, dela LOMCE-Heziberriren edo dela froga diagnostikoaren izenean, kanpo azterketa bat inposatu nahi digute. Maiatzaren 7tik 18ra bitarte izango da 140 ikastetxetan. LOMCE, Heziberri, PISA, froga diagnostikoak… edozein izen jarrita eta edonondik etorrita ere, ikasleok, argi dugu ebaluatzeko balio ez duten eta kanpotik datozen azterketa guztiak arrotzak direla. Gainera, hezkuntza sistema azterketaz eta oztopoz betetzen dutenek eta ikasleon gainetik soilik beraien interesen araberako ebaluazio sistema inposatzen ari direnak izen-abizenak dituzte. Errebalidak Madrilen Iñigo Mendez de Vigo hezkuntza ministroaren eskutik sortu eta hemen, EAEn, Cristina Uriartek inposatzen baitizkigu. Azken asteetan jakitera eman denaren arabera, Aiaraldeko ikastetxe gehienetan egokitu da bai DBH 2. mailako PISA azterketa eta bai DBH 4. mailako LOMCEren errebalida egitea. Baina jakin dezatela gurekin jai dutela! Ikasleok, honen aurrean, gure beharrak asetzen ez dituen, gure ebaluaziorako balio ez duten eta arrotzak diren azterketei #planto egingo diegu. Iaz Amurrion DBH4ko errebalidari #planto egin izana gogorarazten ditu ikasleok indar izugarria dugula eta edozer dugula posible. 2018ko martxoan Ikasleok Zorrotz Aiaraldea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide