Ostegunean -martxoak 22- argitaratuko du Aiaraldeko Siroka musika taldeak bere 5. diskoa, "Buruz behera" izenekoa. Gaur plazaratu dute lan berri horren singlearen bideoklipa: "Ez dira galdu". Amurrioko Burubio Kultur Elkartean grabatua dago Kunpeak Productionsen eskutik -Kelian Gutierrez , Imanol Lado eta Asier Galindez-.
Ibilbide luzea egin duen proiektua da Siroka. Musikari asko igaro dira taldetik. Egun lau kidek osatzen dute: Maria Riverok, Gorka Chamorrok, Eriz Pérezek eta Joseba Urruelak. Azken biak urduñarrak dira.