Greba deitu du biharko Ikasle Abertzaleak antolakundeak, “gaur egungo hezkuntza sistema gainditzeko”

Erredakzioa 2018ko mar. 20a, 18:00

Laudion zentratuko da eskualdeko planteamendua. Eztabaidak egingo dituzte goizean Gaztetxean eta mobilizazioa, aldiz, eguerdian.

Ikasle greba deitu du biharko Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Laudio izango da ardatza eskualdean, goiz osoko egitaraua prestatu baitute Aiaraldeko Ikasle Abertzaleak taldeko kideek.

9:00etan jarri dute lehen hitzordua, Lamuza plazan. Gaztetxera joango dira gero, hainbat eztabaida egingo baitituzte bertan 10:30etatik aurrera. “Eguneroko borroka lokalak -ikasgela baten beharra, etxeko lanak...- landuko ditugu”, aurreratu dute antolatzaileek. Problematika horiei “nola erantzun” aztertuko dute.

Euren ustez, gaur egungo hezkuntza ez dago “langile klasearen interesetara” bideratua. Horregatik, “indarrak batzeko” tresnatzat dute greba, “gaur egungo hezkuntza gainditzeari begira”.

Aurrera begira
Aurrera begira ere hainbat borroka aktibatzeko asmoa dutela adierazi dute Aiaraldeko ikasle abertzaleek. “Errebalidak eta borroka lokalak izango dira gure lan ildo nagusiak”, jakinarazi dute, “espero dugu grebak bultzada ematea kurtso bukaerari heltzeko. Gogoak ditugu errebalidei erantzuteko hainbat borroka pizteko”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide