Aritz Esteban Orkatzak taldeko kirolariak ordubete, 29 minutu eta 20 segundo baliatu zituen ibilbidea betetzeko. Bigarren sailkatuak 15 segundo geroago gurutzatu zuen helmuga.
Zuriñe Frutos, ordea, ordubete, 36 minutu eta 13 segundotan heldu zen amaierara eta ia minutuko abantaila eskuratu zuen hurrengo sailkatuari dagokionez.
Bizkaiko Kopa Trailaren hurrengo hitzordua apirilaren 29an izango da Lemoizen. Aritz Estebanek adierazi du lidergoa defendatzeko asmoa duela, eta Bizkaiko Kopako proba guztietan parte hartuko du, ahal duen neurrian.
Frutosen xedea berdina da, baina uda ostean arazoak izango ditu lasterketa guztietan aritzeko, izan ere, oso luzea da txapelketa.