Aratz Garmendia eta eskualdeko gainerako borrokalariak denboraldiko unerik gorenera heldu dira

Erredakzioa 2018ko mar. 23a, 07:07
Aratz Garmendia ringaren gainean, borroka hastear./ Jose Eizagirre

Aratz Garmendiak MMA diziplinako borroka profesionala izango du gaur Bilboko Miribilla auzoan, Bizkaia frontoian, alegia. Berarekin batera Jagoba Pazos laudioarra egongo da K-1 amateurrean. Izan ere, udaberriarekin hasten da borrokalarien sasoi biziena.

Gaur Europako Boxeo Txapelketa eskuratzeko lehiatu behar zen Kerman Lejarraga, eta hitzordua bertan behera geratu bada ere, borrokaldiak aurrera egin du eta Aratz Garmendiak Rachid Bruauda izango du aurrean.

Kategoria amateurrean Jagoba Pazos Hajime klubeko kidea ere igoko da ringera, K-1ean.

Denboraldiko une garrantzitsua
Kirolariei udaberrian eta uda hasieran pilatzen zaizkie borrokak, askotan. Adibidez, larunbatean Iñaki Gartziak egingo du debuta Donostiako Openean, Light Contact diziplinan, hain zuzen. MMAn, ordea, Asier Ispizua arituko da.

Pasa den asteburua jarduera anitzekoa izan zen. Jagoba Pazosek Mirandan irabazi zuen borroka bere aurkariak oihala bota ostean.

Jon Maeso lehenengo aldiz igo zen ringera Gasteizen eta puntuetan irabaztea lortu zuen. Gainera, borrokaldi horretako norgehiagoka profesional bat Ibai Ruizek egin zuen K-1ean. Puntuetan gailendu zen.

Euskal Selekzioa
Horrez gain, Euskal Selekzioko kideek Espainiako Txapelketa prestatu behar dute. Rubén Domínguez eta Uxue Arrazuria Derion entrenatu zuten asteburuan, eta apirilaren 15ean Faduran egongo dira prestaketarekin jarraitzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide