Eskualdeko hainbat ordezkari arabarrek ez ezik, Jose Antonio Suso Araba Buru Batzarreko presidenteak ere parte hartu zuen saioan.
Esperientziak eta hausnarketak partekatu zituzten eta, besteak beste, industria eremuei, adinduei edota merkataritzari buruz aritu ziren. Guztiek nabarmendu zuten Aiarako Kuadrillako udalerrien elkarlana sustatzeko beharra.
Bukatzeko, bazkaria egin zuten eta Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusia zein Pilar García Salazar ahaldunordea bertaratu ziren.