YouTube kanala sortu du Aiaraldea hedabideak

Erredakzioa 2018ko mar. 29a, 07:24

Hainbat atal izango ditu kanalak. / Aiaraldea.eus

Aurrerantzean bertara igoko dira hedabideak ekoizten dituen bideoak.

YouTube plataforman kanala atondu du Aiaraldea hedabideak. Aurrerantzean bertara igoko ditu ekoizten dituen bideoak. Hainbat atal eta erreprodukzio-zerrenda izango ditu, xede-talde eta gaien arabera sailkatuta.

Orain arte Vimeo baliatu dute Aiaraldea.eus atariko bideoak igotzeko. Plataforma horretako kontua irekita mantenduko du hedabideak, 2011tik 2017ra bitartean ekoitzitako bideoekin.

Hedabideak aurten ikus-entzunezkoen alorrean gauzatu nahi dituen erronkei erantzuteko sortu dute kanala. "Telefono mugikorretatik edota sare sozialetatik Youtube kontsumitzeko joeraren aurrean, beharrezkoa da komunikazio tresna, bideo-estilo eta espazio berrietara jauzi egitea”, azaldu du Izar Mendiguren Cosgayak. Komunikabidearen zuzendariak aurreratu du “salto nabarmena” emateko asmoa dutela aurten bideogintzan, formatu berriak probatuaz eta jada ekoizten diren horien kalitate eta interesgarritasuna handituaz. 

"Hilero bideo berezi bat"

"Hilero bideo-proiekzio ezberdin bat ekoizteko apustua handia bada ere, erronkari heldu nahi diogu. Martxoan Aceroseko dokumentala emititu genuen atarian zuzenean, eta apirilean eskualdeko 'Pauso doinuak' ikuskizuna ardatz duen saioa sareratuko dugu", erantsi du arduradunak. Zentzu horretan, eskualdeko jaietako jarraipena berrikuntzaz betea etorriko dela kontatu du: "Telebista programak egitea dugu buruan, bideo formatu ezberdinak esperimentatzea. Horrez gain, zuzeneko emisioak eskaintzeko martxan ditugu buruak eta tresneria ere".  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide