Atzo bete zituzten 500 egun espetxean Altsasuko hiru gaztek. 2016ko urriaren 15ean gertatutako liskar baten ondorioz daude kartzelan, Altsasuko Gurasoek azaldu dutenez: "Altsasuko ferietako goizaldean, herriko gazte talde baten eta euren bikoteekin zeuden kalez jantzitako Guardia Zibil biktoe baten arteko liskarra sortu zen. Polizietako batek orkatila apurtu zu en eta ebakuntza egin zioten; eta zazpi gazte atxilotu zituzten, Audientzia Nazionalera eraman ostean". Orotara hamaika pertsona inputatu zituzten agintaritzaren aurkako atentatua, lesioak, diskriminaziorako probokazioa, gorrotoa edo taldeen kontrako indarkeria eta terrorismo delituak egotzita. Horietatik zazpi espetxeratu zituzten, eta gaur egun hiruk jarraitzen dute kartzelan.
Eskualdeko autobusa
"Altsasuko gurasoak" deituta, injustizia salatzeko manifestazioa egingo dute Iruñean apirilaren 14an, 17:30ean Golemetik abiatuta. Aiaraldera ere heldu da zita, bertaratzeko autobusa antolatu baitute eskualdeko zenbait herritan. Horien artean daude Laudio, Amurrio, Orozko edota Urduña. Zehazki, ondorengo tabernetan egongo da apuntatzeko aukera: Bazterren (Laudio), Aretako Kultura Etxean, Txokogorrin (Amurrio), Mugalden (Urduña) eta Itxinan (Orozko).
Elkartasuna adierazteko hainbat musikarik kantua sortu zuten udazkenean: