Aiaraldea zeharkatuko du gaur Euskal Herriko Itzuliak

Erredakzioa 2018ko api. 4a, 07:30

Aurreko Euskal Herriko Itzuliaren irudi bat, Urduñako mendatean. / Aiaraldea.eus

Lasterketako etaparik luzeena izango da. Barrerilla igo beharko dute txirrindulariek, besteak beste.

Gaur eguerdian eta arratsaldean zeharkatuko du Euskal Herriko Itzuliak Aiaraldea. 14:15ak aldera sartuko da eskualdera Arrankudiaga-Zollotik. Laudio, Amurrio eta Urduñatik igaroko da gero, eta Barrerilla igoko du, Goiuri eta Izarra aldera joateko jarraian.

Hirugarren etapa izango da gaurkoa, itzuliko luzeena. 184,8 kilometroko ibilbidea egin beharko dute txirrindulariek, Bermeotik Gaubeara. Lasterketaren antolatzaileek aurreratu dute bidea “uste baino gogorragoa” izango dela: “Bermeoko 35 metroko mailatik, Uribarri Gaubeako 546 metroko mailara, txirrindulariek gora egingo dute ibilbide guztian zehar”. Aurreikusi dutenez, “ihesaldi goiztiarrak” egon daitezke mendiko maillota lehiatzeko. “Txirrindulariek etapa honetan egin behar izango duten ahalegina hurrengo jardunaldiko erlojupekoan nabari daiteke”.

Julian Alaphilippe lehena
Julian Alaphilippe txirrindulari frantziarra da lehen sailkatua momentuz eta, Primoz Roglic eslobeniarra zortzi segundo eskasera du. Lehen eta bigarren postuan geratu dira -hurrenez hurren- itzuliko lehen bi etapetan.

Hala ere, sailkapena asko aldatu daiteke lau etapa falta baitira oraindik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide