Eskualdeko korrikalariek emaitza onekin bukatu dute martxoa

Erredakzioa 2018ko api. 5a, 10:57

Bedian, Azpeitian, Valentzian eta Ajon sailkapeneko postu onak eskuratu zituzten Oiane del Vallek, Javi Ibañezek, Aritz Estebanek edota Joseba Urbanok.

Aiaraldeko lasterkariek inguruko eta urrutiko probetara jotzeko ohitura dute eta martxoa horren isla izan da.

Berez, Aiaramendi taldeko Oiane del Vallek asfaltoko oinetakoak jantzi eta Azkoitia-Azpeitia lasterketako ibilbide motzean parte hartu zuen martxoaren 24an. 8 kilometroak 31 minutu eta 31 segundotan bete ostean, hirugarren postua bereganatu zuen sailkapen orokorrean.

Kirol hitzordu horretan eskualdeko hainbat lagun egon ziren maratoian zein ibilbide motzean; Amurrio Trailekoak, Orkatzakoak eta Laudio Atletismokoak, besteak beste.

2. postua beteranoen artean Valentzian
Javi Ibañez Orkatzak taldeko kideak Vilanova de Castellóra bidaiatu zuen martxoaren 25ean Cursa de la Muntayna Font Amarga-Les Salines lasterketan lehiatzeko. Beteranoen kategorian 2. postua erdietsi zuen eta podiumera igo zen.

Horrez gain, eskualdeko hainbat taldeetako kideek izena eman zuten Trail Cabo de Ajoren III. edizioan. Sailkapen onena Aritz Estebanena izan zen, 6. postua hartu baitzuen.

Gainera, Bediako Mendi Egunean 24 kilometroko lasterketa antolatu zuten eta Joseba Urbano Aiaramendiko kirolariak 5. postua bereganatu zuen ibilbidea betetzeko 2 ordu, 21 minutu eta 50 segundo baliatu ondoren. Xabier Abasolo taldekidea 29. izan zen.

3. sailkatua Lleidan

Iñigo Carvalho Aiaramendi taldeko kirolariak 3. postua eskuratu zuen Volta Peremola lasterketan, Lleidan, pasa den larunbatean. Sailkapen orokorrean 7. izan zen. 22 kilometroko ibilbidea bete zuen 2 ordu eta 20 minututan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide