Astelehenero bezala dozenaka pentsionista atera dira kalera Espaniar gobernuak ezarri nahi duen pentsioen %0,25eko igoeraren aurka. Gaurko mobilizazioetan, beste behin ere, mahai gainean jarri dute Madrileko gobernuak proposatutako igoera hori ez dela "pentsio duinak" bermatzeko nahikoa.
Argazkiak: Antonio Muñoz, Roberto Arribas, Unai Gotxi eta Laudioko EH Bildu