Babestutako edukiak

Euskal bideo-jokoen lehen jardunaldia egingo dute maiatzaren 12an

Erredakzioa 2018ko api. 18a, 11:46

Laudion bizi den Urtzi Odriozola da ekimenaren sustatzaileetako bat.

Jokoteknia izenarekin egingo dute Bilbon hilabete bat barru lehen aldiz euskara hutsean egingo den bideo-jokoei buruzko jardunaldia. Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolatutako ekitaldiak bertako industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egiteaz gain, hemengo bideo-joko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzea izango du helburutzat. Jokoteknia ekitaldiaren lehenengo edizioa, maiatzaren 12an, larunbata, 09:00etatik 14:00etara, Azkuna Zentroko Bastida aretoan egingo da. Ekitaldia doan izango da, baina parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.

Jardunaldiko antolatzaileek euskal bideo-joko industriaren aditu, ikasle eta jokalariak elkartuko dituzte. Antolatzaileek azaldu dutenez, gaur egun dauden proiektuak ezagutzeko aukera eskainiko du ekitaldiak, eta horri lotuta, egungo egoeraren diagnostikoa egingo da, etorkizunerako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko.

Aurpegi ezagunak batuko dira Jokoteknia jardunaldiaren lehenengo edizioan: Iker Álvarez Castellanos -Pokemon, Japonia-, Txus Ordorika, Cristian Rodriguez Landeira -Euskal Encounter-, Carlos Coronado Muñoz -Pantumaca-, Julen Zaballa García eta DigiPeneko Arantzazu Martinez Ugarte, Laura Barrenengoa Clemente eta Andoni Alonso Lizarralde.

Jardunaldiaren webgunea
Ekitaldiari buruzko informazio osatu jasotzen duen webgunea garatu dute arduradunek CodeSyntax enpresa teknologikoarekin elkarlanean: https://jokoteknia.eus/
Jardunaldiari buruzko informazioaz gain, webgunearen bitartez eman beharko da izena jardunaldian parte hartu ahal izateko.

Jokoteknia Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolatutako jardunaldia da eta CodeSyntax-en eta DigiPen-en laguntza izan dute prestaketa lanetan.

Egitaraua
09:15 // Lokalizazioa eta itzulpengintzaren Boss Stagea. Iker Alvarez Castellanos (Pokémon, Japonia)
09:50 // Bideojoko garapena: The Good, The Bad, The Ugly. Txus Ordorika
10:25 // Euskararen zenbaki arazoak. Cristian Rodriguez Landeira (Euskal Encounter)
11:00 // Del local al global: Beneficis d'implementar el euskera i el català en infernium. Carlos Coronado Muñoz (Pantumaca)
11:35 // Atsedenaldia
12:10 // Euskal bideojokoen hasi-masiak. Julen Zaballa Garcia
12:45 // Mahai-ingurua: Nola ikusten duzue Euskal Herrian bideojokoen industria?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide