Euskal Herriko Txapelketako Aloñako Igoera jokatu zuten atzo Oñatin. 22,6 kilometro ibilbideak 1.868 metroko desnibela zuen, eta erronka handia izan zen.
Aiaraldearren artean Iñaki Isasi izan zen sailkaturik onena, 12. postuan. Hurrengo biak Axier Albizua eta Pedro Urkijo amurriorrrak izan ziren 28. eta 29., hain zuzen. Laudio, Okondo eta Orozkoko kirolariak ere aritu ziren.
Emakumezkoen artean, Oiane del Valle 22. izan zen eta Zenaide Alvarez 23.