Mobilizazio zaratatsuak egingo dituzte gaur -apirilak 26- arratsaldeko zazpietan Amurrion, Laudion, Urduñan eta Orozkon, Iruñeko erasotzaileen aurkako sententzia dela eta. Iruñeko epaitegiak 9 urteko kartzela zigorra ezarri die Sanferminetan neska bat bortxatzeagatik atxilotutako gazteei. Sexu abusua egiteagatik kondenatu dituzte. Hau da, sexu eraso delituagatik absolbitu dituzte, epaileen aburuz ez zelako indarkeriarik egon 2016ko uztaileko gau hartan jazotako gertaeretan.
Hori salatzeko deitu ditu elkarretaratzeak eskualdeko mugimendu feministak, “La manada gu gara” lemapean.
Urduñako Udalak oharra plazaratu du mobilizazioekin bat egiten duela esanez eta udal-ordezkariak hiriko zitara bertaratuko direla iragarriz.