Babestutako edukiak

Talde komunikazioa lantzeko ikastaroa antolatu du Azkue Fundazioak

Babestutako edukia 2018ko api. 26a, 16:45

Ikastaroen kartela.

Sartu gurekin teknologiaren ur handitan. Horixe dute lelo Azkue Fundazioak eta Talaios Kooperatibak teknologiarekin lotuta antolatu dituzten ikastaroek.

Sarri teknologiaren mundua informatikariekin bakarrik lotzen den arren, mundu guztiarentzat da erabilgarria eta hori horrela, oinarrizko gauzak era teoriko praktikoan landuko dira ikastaro hauetan.

Talde komunikazioa: komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa izango da, maiatzaren 18an eta 19an egingo duten saioan landuko duten gaia. Izan ere egunerokotasunean, batean edo bestean, uneoro konektatzen gara sarera. Baina ezagutzen al ditugu erabiltzen ditugun tresnak eta atzean dauden aukera ezberdinak? Talde komunikazioan ere hainbat tresna baliatzen ditugun arren ezezagutzaren, ohituraren eta denbora faltaren ondorioz logika askorik ez duen erabilera egiten dugu.

Horri aurre egiteko, ikastaro honetan posta zerrendak eta buletinak, Telegram, Whatsapp eta Signal bezalako aplikazioak eta sare sozialen erabilera landuko dira.

Maiatzaren 18an eta 19an, Euskararen Etxean
Maiatzaren 18an, ostirala, goizean 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 19:30etara izango dira lan saioak, eta maiatzaren 19an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara

Hamabi partaiderendako lekua egongo da ikastaroan, eta parte hartzeko, Azkue Fundazioaren webgunean eman behar da izena: ikastaro teknologikoak azpiatalean, dagokion inprimakia beteaz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide