Laudio, Artziniega, Okondo eta Aiarako Udalak azaldu dute, lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diotela erasotuari.
Horrez gain, azpimarratu dute epaiarekin "sexu gehiegikeriatzat" jo dutela erasoa. Hori dela medio, espero dute errekurtsoa prestatzea Fiskaltzak.
Bestalde, erakundeek aldarrikatu dute emakume ororen askatasun eskubidea eta, ondorioz, eraso sexistarik ez dute onartuko. Hori dela medio, berdintasunaren alde jarraituko dute lanean elkarte eta talde feministekin batera.
Bukatzeko, dei egin dute herritarrek parte har dezaten mugimendu feministak deitzen dituen mobilizazioetan.
@ArabakoALEA @amurriohauxeda @aiaraldea banatu nahi baduzue! pic.twitter.com/XXGtdRYXDI
— Marta C Dehesa (@martacdehesa) 2018(e)ko apirilaren 27(a)