aiaraldea.eus

"Oholtzapetik" ekimena antolatu du Arabako Bertsozale Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Aiaraldea

Artziniegan eta Aretan egingo dira saioetako bi. Gaur izango da Artziniegako zita. Entzulea izango da ekimeneko epaile.

"Oholtzapetik" ekimena antolatu du Arabako Bertsozale Elkarteak
Aretako Kultura Etxean izango da saioetako bat. / Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Bigarrenez antolatu du Arabako Bertsozale Elkarteak "Oholtzapetik" ekimena. Lau saio izango dira guztira, eta launa bertsolarik hartuko dute parte bakoitzean. Txapelketaren berezitasuna, ordea, epaitzeko modua izango da. Izan ere, entzuleak izango dira ekainaren 1ean Murgian jokatuko den finaleko hautagaiak hautatuko dituztenak. Saio bakoitzetik pertsona bakarra sailkatuko da. 

Eskualdean bi emanaldi
Aiaraldea ere izango da dinamikaren lekuko. Artziniegak abiatuko du egitasmoa, gaur 20:30ean frontoian. Nieves del Alamo gai-jartzailearen esanetara arituko dira kantuan Martin Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Aroa Arrizubieta eta Rikardo Gonzalez de Durana.

Aretako Kultura Etxean, berriz, maiatzaren 18an izango da bertso saioa. Xabi Antiak, Izar Mendigurenek, Oihane Pereak eta Felipe Zelaietak abestuko dute Lierni Altunaren gidaritzapean.

"Oholtzapetik" egitasmoa antolatzen den bigarren aldia da. Duela bi urte, Asier Rubiok, Serapio Lopezek eta Izar Mendigurenek hartu zuten parte; eta azken biak heldu ziren finalera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa