Gaur -maiatzak 8, ohikoan baino egun bat leheneago- publikatuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. Hainbat gai izango ditu hizpide, baina bat nagusituko da: igandean eskualdeko sei udalerritan eginiko herri-galdeketa.
Beste hainbat gauza barnebilduko ditu agerkariak: Artziniegan larunbatean egingo den elkartasun egunari buruzko erreportajea eta Asier Castilla Pikaza eta Mari Carmen Diaz de Lezana txirrindulariei eginiko elkarrizketa, besteak beste.
Horrez gain, zortzi orriko gehigarri berezia izango du hamabostekariak, txakolinari buruzkoa. Eskualdeko upetagiei eta ardo ekoizpenari buruzko nondik norako guztiak bilduko ditu.
Gaur eguerdian iritsiko dira agerkariaren aleak inprentatik, eta jarraian ekingo zaio eskualdean banatzeari, horretarako osatu den boluntario sareari esker.