Grafika eta diseinu lanetarako lan poltsa

Erredakzioa 2018ko mai. 8a, 09:47

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak,  arte grafiko eta diseinu beharrei erantzuteko lan poltsa osatzeari ekin dio.

LAN POLTSATIK ERATORRITAKO LAN POSTUEN ZEREGINAK:

• Aiaraldea hemen egunkariaren maketazioa
• Argitalpen korporatiboen maketazioa
• Publizitate baliabideen diseinua
• Euskarri digitalen  (logotipoak, identitate korporatibo osoak, ilustrazioak, web-guneak...) sorrera
• Paperezko euskarrien (kartelak, diptikoak, triptikoak, aldizkariak, liburuak, oroigarriak, pegatinak, katalogoak... ) sorrera

ESKATZEN DUGU:

• Kreatibitatea 
• Komunikazio, marketin eta baliabide teknologikoen gaineko ezagutza • Adobe Ilustrator / Adobe Photoshop / Adobe Indesign / Adobe After-effects programetan trebatuta egotea 
• Portfolioa 
• Iniziatiba eta askitasuna 
• Taldean lan egiteko gaitasuna
• Idazteko gaitasuna eta euskara maila jasoa


BALORATZEN DUGU:

• Lan horietan edo antzekoetan izandako esperientziak eta ibilbide profesionala 
• Inprimaki digitalaren gaineko ezagutza eta esperientzia
• Banderak, euskarri zurrunak, kartoi-lumak, PVC inprimaketak, plotterrak, roll-up-ak, CD karatulak eta kopiaketa lanen gaineko ezagutza 
• Marketin eta publizitate kanpainen diseinuan eta garapenetan metatutako trebakuntza
• Aiaraldea Eskualdearen ezagutza zabala: Elkarteak, instituzioak, komertzioak, enpresak... 
• Aiaraldea Ekintzen faktoriako erabiltzaile izatea edota proiektuan modu boluntarioan parte hartzea 
• Aiaraldean jaio, lan edo eta bizitzea
• Autoa eta B gida-baimena


Interesatuta bazaude, bidali curriculuma, aurkezpen gutuna eta portfolioa maiatzaren 31  14:00ak baino lehen lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide