Josu Apraiz Ugaoko Herri Lasterketan bigarren sartu zen helmugan igandean. Orkatzak taldeko kidea 5 kilometroko ibilbidea bete zuen horretarako. Edonola ere, Aiaraldeko hainbat kirolari aritu ziren proba horretan; Laudioko Atletismo Klubekoak, Oinkarikoak edo Amurrio Trailekoak, besteak beste.

Gainera, Izaskun Larrinagak 8. postua eskuratu zuen Segura-Zerain lasterketan, 12 kilometroko distantzian, alegia. Eskualdeko beste herritar batzuek 25 kilometroko ibilbidean eman zuten izena.
Horrez gain, Kanpezun eta Baldeporrasen (Burgos) ere egon ziren Aiaraldeko runnerak.
