Behien ugalketa modu artifizialean egiteko neurria adostu dute Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiek eta zenbait udalek. Iaz tricomoniasis kasua atzeman zioten Zuian kutsatutako zezen bati. Hori dela eta, aurrerantzean kontrolpean izango dituzte zezenak, horrelako gehiago jazotzea ekiditeko.
Zezen gehienei egin dizkiete azterketak eta gaixorik ez daudela ondorioztatu dute. Hala ere, abereak ukuiluetan uztea proposatu dute, behi gehiegi daudela eta guztiei probak egitea garestiegia dela iritzita.
Hedabideen arabera, bilera eskatu du Itxina abeltzain elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiarekin diru-laguntzak eskaintzea proposatzeko.
Tricomoniasis gaixotasuna
Tricomoniasis gaitza animalien artean kutsatzen da sexu harremanen bidez, eta gizakietan eraginik ez badu ere, arazoak sortzen ditu zezen eta behien ugalketan: abortuak eta malformazioak eragiten ditu, besteak beste.