Laudio Ikastolako eta Zaraobe Institutuko DBH 4. mailako ikasle orok egin diote planto Hezkuntza Sailak ezarritako Kanpo Ebaluazio Diagnostikoari.
Amurrion kalejira zaratatsua egin dute parkeraino, eta sormen gunea atondu dute bertan, aldarrikapenak herri osora zabaltzeko. 10:30ean, aldiz, manifestazioa egingo dute.
Laudio Ikastolan elkarretaratzea egin dute ikastetxearen sarreran, eta Lamuza Plazan bilduko dira gero; 11:00etan.