Enrique Arberas biologoak sarrera berria idatzi du Naturayala blogean azaltzeko maiatzean hiru urubi-kume erreskatatu dituztela. Agiñaga, Lendoñobeiti eta Zuhatzan topatu dituzte. Adituak harriduraz jakin izan zuen azken bi udalerritan, gainera, herrigunetan topatu zituztela.

Hirurak Martiodako basa faunaren suspertegira eraman zituzten eta han zaintzen ari dira. Arabako Foru Aldundiko zentroak kanpaina abiatu du jendeak jakin dezan nola jokatu hegazti gazteak lurrean topatuz gero. Hemen ikus daiteke kanpaina hori.