Gaur goizean egin dute Tubacexen akzionisten batzarra enpresak Laudion duen lantegian. LAB, STAT eta USO sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute salatzeko enpresaren buruek lan-hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta mantentzen jarraitzen dutela.
Tubacexen kontseilaria den Jesus Esmorisek, aldiz, proposatutako hitzarmena "oso duina" dela defendatu du eta gogorarazi du gehiengo sindikala proposamenaren alde azaldu zela, langileen asanbladak atzera bota zuen arren.