Merkantzien garraiorako tren bat bidetik atera da Arrigorriagan, 6:30ean. Ez da zauriturik egon, baina gertaera horrek atzerapenak eragin ditu Bilbo eta Urduña arteko tren-zerbitzuan, trafikoa egokitzen ari dira eta. Eguerdian oraindik konpondu gabe zegoen arazoa eta ehunka bidaiarik pairatu dituzte atzerapenak eskualdean.
Momentuz, Renfek jakinarazi du Ugao eta Bidebieta arteko tartea egiteko autobusak jarri dituela. Hala ere, ordutegia ez da betetzen ari.
Bizkaiko EH Bilduk prentsa oharra zabaldu du salatzeko ADIFek ez duela egiten beharrezko inbertsioa trenbideak mantentzeko. Horrez gain, aldarrikatu du trenbide sareko eskumenak Eusko Autonomia Erkidegoan egon beharko lirateke.