Sexu aniztasunaren aldeko hitzaldiak eskainiko dituzte Okondo eta Artziniegako ikastetxeetan. Laia eskolak antolatu ditu bi ekimenak, tokiko erakundeekin elkarlanean.
Artziniegan maiatzaren 28an -datorren astelehenean- eskainiko dute hitzaldia, 16:45ean. Okondon, aldiz, ostegunean -maiatzak 31- izango da zita, ordu berean. Antolatzaileek jakinarazi dute Okondon haurtzaindegi zerbitzua egongo dela. Zerbitzu hori baliatu nahi duten gurasoek aurretik jakinarazi beharko dute 686 587 889 telefonora deituta edo cayala.miren@ayto.araba.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita.
“Estereotipoak eta rolak apurtzea” izango da hitzaldien xede nagusia, Laia eskolatik jakinarazi dutenez.