Lanaldia erdiko komertzial lan eskaintza Aiaraldea Ekintzen Faktorian

Erredakzioa 2018ko maiatzaren 31

Aiaraldea Ekintzen Faktoria komertzial lanetara arituko den langile baten bila dabil.

Lanpostu bakarra ebatziko da, lanaldi erdiz aritzeko.

Lan-deialdi hau ebazteko kronologia:

  • Ekainak 1: Lan-deialdia ireki
  • Ekainak 15: Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutuna jasotzeko azken eguna
  • Ekainak 18: Jasotako eskaeren lehenengo balorazioa.
  • Ekainak 20-21: Hauta-probak
  • Ekainak 26-27: Elkarrizketak  hala badagokio.
  • Ekainak 29 Lanpostua ebatzi.
  • Uztailean lanean hasi


Langile berriaren profila ondorengo zereginei lotua dago:

  • Estrategia komertzialaren garapena.
  • Publizitate salmenta.
  • Zerbitzu salmenta.


FUNTZIOAK ETA EGIN BEHARREKOAK

  • Estrategia komertziala definitu, antolatu eta  garatzea.
  • Publizitate orokorra antolatu, saldu eta kudeatu.
  • Bezeroei arreta egin, proposamenak luzatu, euren eta gure arteko elkar eragina zabaldu.
  • Interes komertzialeko egitasmoak sortu eta sustatu, bilatu.
  • Kanpo harremanak eta erreferentzialtasuna lantzea.


ESKATZEN DA

  • Aiaraldea eskualdearen ezagutza zabala: elkarteak, instituzioak, komertzioak, enpresak...
  • Komunikazioaren eta baliabide teknologikoen gaineko ezagutza.
  • Oinarrizko kontabilitate ezagutzak.
  • Izaera, iniziatiba eta autoaskitasuna.
  • Pertsona ordenatua, ondo antolatzen dena.
  • Harremanetarako gaitasuna.
  • Koordinaziorako, dinamizazio eta kudeaketarako gaitasuna.
  • Lantaldean lan egiteko gaitasuna.
  • Autoa eta B gida-baimena.
  • EGA.


BALORATUKO DA

  • Lan hauei lotutako prestakuntza akademikoa.
  • Lan horietan edo antzekoetan izandako esperientziak eta ibilbide profesionala.
  • Idazteko gaitasuna eta euskara maila jasoa.
  • Diseinu ikuspegia.
  • Adobe Photoshop / Adobe Indesign metatutako trebakuntza.
  • Lanerako malgutasuna.
  • Marketing prestakuntza akademikoa eta esperientzia laborala.
  • Aiaraldea Ekintzen faktoriako erabiltzaile izatea edota proiektuan modu boluntarioan parte hartzea
  • Aiaraldean jaio, lan edo eta bizitzea


LAN BALDINTZAK

  • 20 ordu astean.
  • Lehenetsitako ordutegia: 9:30-13:30.
  • Astelehenetik-ostiralera (ohikoan, beharren arabera).
  • HILABETE BATEKO probaldia.
  • 6 HILABETEKO kontratua, luzagarria.
  • Ordainsaria: 650 € gordin (14 ordainsari)


HAUTAPROBA ETA ELKARRIZKETA

Jasotako Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutunetan azaldutako informazioa aztertu ondotik, proposatutako funtzio eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo da. Hauek ekainaren 20-21eko hautaproba eta elkarrizketa saioetan parte hartzeko deituko dira.

Arratsaldez burutuko diren saioak (16:00-20:00), gehienez 60 minutuko iraupena izango dute eta ondoko atalak landuko dira:
Elkarrizketa
Gaitasun komertzialak adierazteko hautaproba

HARREMANAK ETA CURRICULUM-AK

  • lanpoltsa@komunika.eus
  • Kontsultetarako telefono zenbakia: 688625366


Interesatuta bazaude, bidali curriculuma eta  aurkezpen gutuna
ekainaren 15 14:00ak baino lehen lanpoltsa@komunika.eus helbidera.


AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIA
2018ko maiatzaren 31n

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide