Itzultzaile eta interpretazioa langile baten bila dago Aiaraldea Ekintzen Faktoria

Erredakzioa 2018ko mai. 31a, 07:44

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak, itzultzaile-interprete lanetara arituko den langile baten bila dabil.

Lanpostu bakarra ebatziko da, lanaldi erdiz aritzeko.

Lan-deialdi hau ebazteko kronologia:

  • Ekainak 1: Lan-deialdia ireki
  • Ekainak 15: Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutuna jasotzeko azken eguna
  • Ekainak 18: Jasotako eskaeren lehenengo balorazioa.
  • Ekainak 20-21: Hauta-probak
  • Ekainak 26-27: Elkarrizketak  hala badagokio.
  • Ekainak 29 Lanpostua ebatzi.
  • Uztailean lanean hasi



FUNTZIOAK ETA EGIN BEHARREKOAK

  • Testu Dokumentuen itzulpenetara
  • Ekitaldien interpretazio lanetara
  • Aiaraldea hemen egunkariaren hizkuntz zuzentasun lanetara
  • Argitarapen hizkuntz zuzentasun lanetara


ESKATZEN DA

  • Lizentziaduna izatea, itzulpengintzan, filologian edo kazetaritzan.
  • Hizkuntzak: euskara eta gaztelania ezagutza handia.
  • Sarrerako probaldia gainditzea.
  • Ordenagailuz lagundutako tresnak (Wordfast, Trados…) erabiltzen jakitea.
  • Itzulpen eta interpretazio lanetan esperientzia izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna


BALORATUKO DA

  • Zinpeko itzultzailea izatea
  • Kazetaritzan esperientzia izatea
  • Interpretazio baliabideen erabileraren gaineko ezagutza
  • C2 euskara hizkuntz maila izatea
  • Beste hizkuntza batzuk jakitea (C1tik aurrerakoak)
  • Proiektuarekiko atxikimendua.
  • Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.
  • Aiaraldea Ekintzen faktoriako erabiltzaile izatea edota proiektuan modu boluntarioan parte hartzea
  • Aiaraldean jaio, lan edo eta bizitzea
  • Autoa eta B gida-baimena


LAN BALDINTZAK

  • 20 ordu astean.
  • Ordutegia: 16:00-20:00 (moldagarria)
  • Astelehenetik-ostiralera (ohikoan, beharren arabera).
  • HILABETE BATEKO probaldia.
  • 6 HILABETEKO kontratua, luzagarria.
  • Ordainsaria: 650 € gordin (14 ordainsari).


HAUTAPROBA ETA ELKARRIZKETA

Jasotako Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutunetan azaldutako informazioa aztertu ondotik, proposatutako funtzio eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo da. Hauek ekainaren 20-21eko hautaproba eta elkarrizketa saioetan parte hartzeko deituko dira.

Arratsaldez burutuko diren saioak (16:00-20:00), gehienez 60 minutuko iraupena izango dute eta ondoko atalak landuko dira:
Elkarrizketa
Interpretazio zereginei dagokien ariketa

HARREMANAK ETA CURRICULUM-AK
lanpoltsa@aiaraldea.eus
Kontsultetarako telefono zenbakia: 688625366

Interesatuta bazaude, bidali curriculuma eta  aurkezpen gutuna
ekainaren 15 14:00ak baino lehen lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera.


AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIA
2018ko maiatzaren 31n

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide