Arratsalde hasieran lehertu da ekaitza. Amurrio eta Lezaman irudi ikusgarriak utzi ditu. Lekukoek adierazi dutenez, errepideak urez beteta daude uneotan eskualdeko zenbait tokitan. Euri zaparradekin batera hezetasuna ere hazi da, 26 gradutik 15era jaitsi baitira termometroak. "10 minutuan Amurrion 27,2 litro metro koadroko kontatu dira", zehaztu dute Euskal Herriko AEMETen agentziatik. Euriteen ondorioz, Amurrioko zenbait gune inkomunikatuta daude:
Trafiko Sailak adierazi duenez, Amurrion lurra erori da errepidean 17:27an, Laudioko noranzkoan. Urduñan, aldiz, ur jario nabarmena pilatu da 17:24an.
Amurrioko Aiara kalean uholdeak eragin ditu ekaitzak (Irudia: Maritierra) pic.twitter.com/IGofd5pjK5
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) 2018(e)ko ekainaren 3(a)
Amurrioko zenbait gune inkomunikatuta daude, ekaitzaren ondorioz (Argazkia: @MikelUriarte ) pic.twitter.com/wpy7ynokDq
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) 2018(e)ko ekainaren 3(a)
Unai Llanok bideoan jaso du Aretako egoera:
Eguraldi iragarpenek bete-betean asmatu dute. Radar mapa aztertuta, ekaitzik gogorrenen gunean beha liteke Aiaraldea. Aurreikuspenen arabera 19:00ak arte iraungo du trumoi eta tximista arriskuak.
Ekaitz oso aktiboak Bilbo hegoaldetik gerturatuz. Txingorra bota dezake eta haize-bolada gogorrak izan daitezke.
— Euskalmet (@Euskalmet) 2018(e)ko ekainaren 3(a)
Tormentas intensas se acercan por el sur de Bilbao. Probabilidad de granizo y rachas fuertes de viento.#ekaitza pic.twitter.com/PJX6AvCZyJ
#Laudio #DantzariEguna2018 #KristonZaparrada orain! @Asiersangar @Euskalmet @eguraldia @eguraldiaETB @Arabamet @RadarKapildui @onintzesalazar pic.twitter.com/XjnFJBvwfg
— Anartz Gorrotxategi (@AnartzG) 2018(e)ko ekainaren 3(a)
Arespalditzan (Aiara) @Euskalmet pic.twitter.com/Y7MdzVb6Vl
— Joseba Vivanco (@GARA_jvivanco) 2018(e)ko ekainaren 3(a)