Ekainaren 21etik irailaren 21era aurkeztu ahalko dira Udako argazki lehiaketara lanak. Aiaraldea hedabideko udako atariaren barruan kokatu dute egitasmoa, informaziotik haragoko eskaintza emate aldera. Duela urteak abiatu zuten dinamika, baina aurten balorazio modua aldatu dute, webguneko erabiltzaileek erabakiko dute irudi onena. Horretarako irailaren 21etik 30era bozkatzeko aukera egongo da, atarian bertan.
Parte hartzeko moduak eta baldintzak
Sare sozialetan eta webgunean izango du islada gehien ekimenak. Izan ere, Instagram, Facebook, Twitter eta Whatsapp bidez bidali ahalko dira argazkiak. Erredakzioko telefonoa ere jarriko da eskura, 688848152. Mezu pribatu bidez partaidearen izen-abizena, herria eta telefonoa ere igorri beharko da harremanetarako; baita argazkiaren izenburua edo deskribapena ere. Argazkiak aurten ateratakoak izan beharko dira, eta eskualdeko pertsonek soilik igorri ahalko dituzte.
Saria "Las casas de las cascadas" ekoturismo gunean 2 lagunentzat gau bateko egonaldia izango da, inguru paregabean: