Energia diagnostiko bat egingo du Udalbiltza patzuergoak Aiaraldean, “energia burujabetzaren aldeko pausoak” emateko xedearekin. Udalbiltzako Ikerbiltza proiektuko kideak eta Gipuzkoako Ingenieritza Eskolako 4. mailako ikasleak arituko dira elkarlanean. 2018-2019 ikasturtetik aurrera egingo dute azterketa.
Atzo egin zuten egitasmoa aurkezteko bilera Laudioko Udaletxean. Arakaldoko, Arrankudiagako, Laudioko, Orozkoko eta Urduñako alkateak egon ziren bertan, besteak beste.
Proiektuak bi zati izango ditu. Eskualdeko tokiko balibaideen azterketa egingo dute lehenbizi, eta eraginkortasun plana garatuko lukete gero.
Euskal Herriko Unibertsitatean sortzen den jakintza udal eremuetan aplikatzea eta praktikan jartzea da Ikerbiltzaren xedea. “Dagoeneko hainbat ikasturte martxan daramatza programa honek eta egun, Euskal Herriko unibertsitateetan ikasketak burutzen dituzten ikasle batzuk udaletan egin dituzte euren gradu amaierako proiektuak udal horiek izan ditzaketen behar edo erronken inguruan euren lanak gauzatuz”, azaldu dute Udalbitzako kideek. Gaur egun hiru lan-ildo jorratzen ditu Ikerbiltza programak: Gizarte Ekonomia eta Eralatzailea, Elikadura burujabetza eta Energia Burujabetza. “Azken eremu honetan kokatzen da Aiaraldeko proiektua”.