Trafiko istripu bat gertatu da gaur Altuben. 14:00ak aldera jazo da gertaera, bi autok elkarren artean talka egin dutenean. Bi ibilgailuetako gidariak zauritu dira ezbeharraren ondorioz, eta horietako bat autoaren barruan harrrapatuta geratu da. Suhiltzaileak bertaratu behar izan dira harrapatutako pertsona ibilgailutik ateratzera. Gasteizera eraman dituzte bi gidariak, Txagorritxu eta Santiago ospitaletara.
Errepidea moztuta egon da 15:25ak arte, baina zabalik dago dagoeneko.
