Babestutako edukiak

35 ikastaro, jardunaldi eta tailer eskainiko ditu UEUk Udako Ikastaroen 46. edizioan

Babestutako edukia 2018ko eka. 18a, 13:00

Udako Euskal Unibertsitateak 35 ikastaro, jardunaldi eta tailer antolatu ditu 46. Udako Ikastaroen baitan. Antolatzaileek azaldu dutenez, azken urteetako arrakasta errepikatzea dute helburu. #ElkarEkin leloa aukeratu dute aurten ere, udako egitasmoa elkarlanean antolatzen dela eta jakintza berriak sortzen direla azpimarratzeko. Ikastaroak Gasteizen abiatuko dira eta Iruñea, Eibar, Baiona eta Donostian ere egingo dituzte. Ikastaroetara joateko dirulaguntzak daude. Matrikula zabalik dago eta  www.ueu.eus web gunean izena eman daiteke.

Jardunaldiak

Psikologo Euskaldunen II. Topaketak
Eibar, ekainak 16

Euskara Batuaren helduaroa
Gasteiz, ekainak 21

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen IV. Bilkura: Zerbitzu berriak erabiltzaile berrientzat. Erabiltzaile berriak zerbitzu berrietarako
Eibar, ekainak 28

Matematikari Euskaldunen III. Topaketak eta Geogebra Erabiltzaileen II. Topaketak
Eibar, uztailak 4

Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila (Jakin Jardunaldiak)
Usurbil, uztailak 12-13

Ikastaroak

Bertsolaritza Genero Ikuspegitik
Iruñea, ekainak 25-26

Zientzia ala superstizioa? Sendabelarren afera azterketa etnobotanikoaren ikuspegitik
Iruñea, ekainak 25-26-27

Jabetza berdearen titular nor?
Iruñea, ekainak 26

Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen kudeaketa: printzipioetatik errealitatera
Iruñea, ekainak 26-27

Docker praktikoa: garapena eta DevOps
Eibar, ekainak 28-29

Hazi, Eraiki, Hezi (II): haurrak espazio sortzaile
Eibar, ekainak 28-29

Herrigintzaren aro berri baterako begiradak
Eibar, ekainak 28-29

Munduko jatorrizko hizkuntzen biziberritze prozesuak eta Helduen Euskalduntze Alfabetatzea. Zer dugu jasotzeko eta zer emateko?
Baiona, uztailak 2-3

Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen: Diziplinarteko Data Sprinta
Baiona, uztailak 3-4

Euskara gaitasunak lantzeko tailerra (II)
Baiona, uztailak 2

Iturri zaharretik edanez
Baiona, uztailak 3-4

Ipar Euskal herria paradigma berriaren inspirazio iturri? Lurraldea: subjektu politiko berria
Baiona, uztailak 3-4

Komunikazio ez bortitza irakaskuntzan
Baiona, uztailak 3-4

Kataluniako Errepublika, zergatik eta zertarako
Eibar, uztailak 5

Blockchain: kriptotxanponez haratago, teknologia ezagutu eta trebatzeko tailerra
Eibar, uztailak 5-6

Grasshopper 3D eta arkitektura proiektu algoritmikoa. Oinarriak eta proiektu mekanismoak
Eibar, uztailak 5-6

PISA azterketako irakurketa probaren analisia eta lanketa bideak
Eibar, uztailak 5-6

Generoaren historia: irakaskuntza tresna
Eibar, uztailak 9-10

Satelite bidezko datu libreen prozesamendua QGIS erabiliz
Eibar, uztailak 11-12

Unibertsitate Ekintzailea eraikitzen: Euskal Herriko eta Latinoamerikako begirada eta proposamenak unibertsitate eta gizarte eragileentzat
Eibar, uztailak 11

Sexuaren eraikuntza norberarengandik
Eibar, uztailak 11-12

EWKErekin elkarlanean tailerrak

Wikimedia lantegia: Gure aipamenak izango dira beste laurogei urtian Donostia (Hirikilabs), ekainak 26

WikiNagusi tailerra Baiona, uztailak 2

IkerGazte tailerrak

Bibliografiaren kudeaketa Zotero (software librea) erabiliz Eibar, uztailak 9

Dibulgazioan hasten eta hazten Eibar, uztailak 9-10

Norberaren NIA (PLE) osatuz: ikerketarako baliabide digitalak Eibar, uztailak 10

Ahozko komunikazioa errazteko tresnak Eibar, uztailak 11-12-13

Code erabiltzen ikasteko tailerra (Elhuyarren Zientzia Azokako irabazleentzat) Eibar, uztailak 10

Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean antolatutako ikastaroak, Iruñean

Ipuin parekideak sortzen Ekainak, 25-26

Errealitatea kontatzeko manerak Ekainak, 25-26

Lankidetzan oinarritutako idazketa hizkuntzak barneratzeko Ekainak 25-27

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide