Sagar topaketak egin zituzten iragan larunbatean Laudion. Ugarteko dorretxearen parean eman zioten hasiera egunari, Felix Mugurutza eta Juanjo Hidalgoren hitzaldiekin. Faktoriara mugitu zen jarraian egitaraua. Bazkaria eta ekoizleen arteko topaketa eta eztabaidak egin zituzten bertan.
Gaur -ekainak 26- emango diote jarraipena egitasmoari, 18:30ean Urduñako Alondegian.