Indartsu eta osasuntsu dago txirrindularitza Aiaraldean. Horren adibide argia dira kirolari gazteen emaitza ezin hobeak. Luisa Ibarrola saratxoarra izan da denboraldiko protagonistetako bat, erakustaldi bikaina egin baitu ziklokrosean. Froga ugaritan igo da podiumeko lehen postura eta horri esker Euskadiko Txapeldun izendatu dute. Ibarrolaren denboraldi emankorra ez da hor bukatu, baina. Handik gutxira Espainiako Txapelketa irabazi zuen eta horrek Munduko Kopan parte hartzeko ateak ireki dizkio.
Aiara Txirrindula Elkarteko Mikel Berazak ere emaitza oso onak erdietsi zituen ziklokrosean. Laugarren geratu zen Legazpin lehiatutako Espainiako Txapelketako lasterketan. Mendiko bizikletan ere maila altua erakutsi du Berazak, Urretxun ospatutako Euskadiko txapelketan 2. postua lortzeaz gain, beste hainbatetan igo baita podiumeko lehenengo eta bigarren postuetara modalitate horretan.
Errepidean Mikel Berazaren taldekide den Asier Castilla izan da jaun eta jabe kadete mailan eta Arabako Txapeldun bihurtu zen Amurrion.
Azkenik, Uxue Albizuak ere emaitza oso onak eskuratu ditu. Errepideko txirrindularitzan Arabako 2. postua bereganatu zuen Moreaga taldearekin. Ziklokrosean, aldiz, Sopela taldearekin 6 aldiz igo da podiumera. Arbulon eta Ormaiztegin irabazi zuen, Urduñan eta Berrizen 2. izan zen eta Amorebietan eta Igorren 3. sailkatu zen.
Horrez gain, Legazpiko Espainiako Txapelketan bizikleta lehen metrotan matxuratu zitzaion eta sorbaldan eraman behar izan zuen konpondu arte. Horrek podiuma zapaltzeko aukerak kendu zizkion.
EMAITZA GUZTIAK
AIARA TXIRRINDULA ELKARTEA
Arbuloko ziklokrosa, Arabako txapelketa
Mikel Beraza (kadetea): 1. postua
Legazpiko ziklokrosa, Espainiako txapelketa
Mikel Beraza (kadetea): 4. postua
Arbuloko ziklokrosa, Arabako txapelketa
Iosu Isasi (master 40): 1. postua
Legazpiko ziklokrosa, Espainiako txapelketa
Iosu Isasi (master 40): 4. postua
Oñatikoa ziklokrosa
Ander Lopez (kadetea): 1. postua
Legazpiko ziklokrosa, Espainiako txapelketa
Iosu Isasi (master 40): 4. postua
Laudioko ziklokrosa, Espainiako Kopa
Iosu Isasi (master 40): 3. postua
Karrantzako ziklokrosa,
Espainiako Kopa
Iosu Isasi (master 40): 3. postua
Elorrioko ziklokrosa,
Espainiako Kopa
Iosu Isasi (master 40): 3. postua
Urretxu, Euskadiko txapelketa, mendiko bizikleta
Mikel Beraza (kadetea): 2. postua
Aiarako Bira
Mikel Beraza (kadetea): 3. postua
Arabako txapeplketa
Asier Castilla (kadetea): 1. postua
Amurrioko lasterketa, Aiarko Bira
Asier Castilla (Kadetea):
3. postua
KOBA CYCLING CX TEAM
Oñatikoa ziklokrosa
David Hidalgo (elitea): 4. postua
Hasselt, Munduko Txapelketa
David Hidalgo (elitea): 38. postua
Iñaki Guaresti (gazteak): 34. postua
Arbuloko ziklokrosa, Arabako Txapelketa
Josu Albizua (23 urte azpikoa): 1. postua