[KIROL EMAITZAK] Herriarteko Txapelketak itxi du eskualdeko pilotarien ikasturtea

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko eka. 30a, 07:00

Olgetan taldeko kide bat. / Mikel Isusi

Eskuz bakarrik ez, palan ere denboraldi ona egin dute eskualdeko kirolariek. Aurten 80 neska egon dira Orozkoko frontoian entrenatzen.

Amurrio eta Laudio arteko lehia biziak markatu ditu aiaraldearrentzako oso ona izan den denboraldi honen azken egunak. Izan ere, Amurrio izan da Arabako Herriarteko Txapelketan buru, finalean Laudio garaitu ostean.

Argantzunen ospatu zen Arabako Herriarteko Txapelketaren finala iragan ekainaren 17an eta eskualdeko bi herriak jarri zituen norgehiagokan. Finalean jokatu ziren hiru partidetatik azkenak, senior kategoriakoak, ebatzi zuen txapelketa Amurriokoen alde.

Azken partida hori ezin zitekeen berdinduago egon. Gerrero eta Arregi amurrioarrak 22-20 gailendu ziren Pagaza anaien aurka oso partida gogorrean.

Hirugarren partidara berdinduta heldu ziren bi herriak. Kadete mailan amurrioarrak jarri ziren aurretik. Gazte mailako partida, aldiz, Laudioko taldeak irabazi zuen, 22-3 irabazi ostean.

Bigarren postuarekin pozik azaldu dira laudioarrak, Laudio Arabako Herriarteko Txapelketako final batean ordezkatua dagoen lehenengo aldia izan baitzen Argantzunekoa.

Orozkoko Olgetan taldea ere heldu da Bizkaiko Herriarteko Txapelketako finalera, txapela eskuratu ezin izan zuten arren. Olgetaneko kideek oso positiboki baloratzen dute finalera heldu izana, “horrelako txapelketetan talde on bat izatea da ezinbestekoa eta guk badaukagula aise erakutsi dugu”.

Eskuz bakarrik ez, palan ere denboraldi ona egin dute orozkoarrek. Aurten 80 neska egon dira Orozkoko frontoian entrenatzen, zifra esanguratsua herri txiki baterako. Olgetaneko palariak kuantitatiboki ez ezik, kualitatiboki ere maila altua erakutsi dute. Eskolartekoan Bizkaiko txapeldun gailendu dira eta beste bi final-aurrekotara heldu dira. Oihane Iturbe da Bizkaiko txapela Orozkora ekarri zuen neska gazteetako bat. Getxon jokatu zen Bizkaiko V. Kinielan lortu zuen. Palan aritzen den herriko lehenengo emakumezko belaunaldia da Iturberena eta etorkizuna emankorra dirudi.

EMAITZAK

HERRIAREN PILOTA ELKARTEA

Arabako eskuz banaka gazteak: 1. postua

Arabako eskuz banaka gaztetxoak: 2. postua

Udaberri Txapelketa 4 eta erdian gaztetxoak: 1. postua

Arabako Herriarteko Txapelketa: 2. postua

Trinkete Txapelketa eskuz binaka gaztetxoak: 1. postua

Trinket Txapelketa eskuz binaka gazteak: 1. postua

Aretako gazte maila txapelketa eskuz binaka: 1. postua

AMURRIO PELOTAZALE

Trinkete Txapelketa eskuz binaka seniorrak: 4. postua

Udaberri Txapelketa 4 eta erdian kadeteak: 5. postua

Udaberri Txapelketa 4 eta erdian gazte maila: 5. postua

Arabako eskuz binakako txapelketa, gazteak: 1. postua

Arabako eskuz binakako txapelketa, gaztetxoak: 8. postua

Arabako eskuz binakako txapelketa, seniorrak I. maila: 3. postua

Arabako Herriarteko Txapelketa: 1. postua

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide