Urtero zale eta kirolari gehien biltzen dituzten kirolak dira atletismoa eta traila. Eskualdeko klub eta taldeak sendotuz joan dira azken denboraldi honetan eta emaitza oso onak eskuratu dituzte.
Atletismoak loraldia bizi izan du aurten. Berebiziko garrantzia izan zuen otsailaren 11n Oinkariak taldeak antolatu zuen Euskadiko Kros Txapelketak. 800 kirolari baino gehiagok parte hartu zuten Amurrioko Refor kirol instalazioetan prestatu zuten zirkuituan. Oinkariak bezalako klub herrikoi eta txiki batek tamainako erronkari heltzeak atletismoak eskualdean duen osasun ona agerian uzten du. Kirol hau praktikatzeko baldintzak ere ezinhobeak dira Aiaraldean. El Reforeko zirkuitu egonkorra da Euskal Herriko kros zirkuitu onenetarikoa. Bestelako termometroek ere berdina adierazten dute, Josito Memorialaren 6. edizioak esaterako. Ehunka lasterkarik hartu dute parte froga herrikoian. Atletismoa bultzatzen duen “atleta herrikoia” omendu nahi izan zuen antolakuntzak iragan igandeko zitan.
Euskadiko Kros Txapelketa antolatzen ez ezik, lehian ere aritu da Oinkariak taldea. Okondon ospatu zen Arabako txapelketan oso froga ona osatu zuten: Pablo Mas podiumeko bigarren postura igo zen eta taldekako sailkapenean buru izan ziren. Usansolo, Laudio, Irun eta Euskal Herriko beste dozenaka lasterketetan aritu dira talde amurrioarreko kideak.
Laudio Atletismo klubeko kadete, gazte eta junior kategoriatako neskak Espainiako Kros Txapelketan parte hartzeko sailkatu ziren urte hasieran. Hainbat podium eskuratu dituzte. Handia izan da ere laudioarrek lortutako domina kopurua eta Arabako txapelketan lortutako markak.
Mendiko Trailak ere gorakada handia izan du. Aiaraldeko hainbat kluben agendak erabat beteak egon dira eta hamaika lasterketa eta frogetan parte hartu dute kirolariek. Egutegi osatu hori kirolaren gorakadaren isla da. Modu herrikoi eta parte-hartzailean egin du gora mendiko trailak: Mugagabe, Areta Trail, Amurrio Trail Lasterketa, Peregañara igoera, Urduñako Mendi Maratoia...
Mendi korrikalarien plaza bikaina bilakatu da Aiaraldea azken denboraldian. Gainera, urtez urte geroz eta gehiago dira plaza horretan korrika egiteko prest dauden kirolariak. Hazi egin dira Orkatzak, Amurrio Trail, Aiaramendi, Areta Trail edota Gualdetxu MBTT taldeak.
Aiaramendi eta Amurrio Trail
Aiaramendi taldeak hirugarren postua lortu zuen Euskal Herriko Mendi Federazioak antolatutako Euskal Herriko Mendi Lasterketen Txapelketan, eta aipatzekoak dira taldeko korrikalariek eskualdeko lasterketetan erdietsitako emaitza onak. Iñaki Isasik, esaterako, lehenengo postua lortu zuen igandean Amurrioko Trail Lasterketako ibilbide luzean.
Amurrio Traileko ordezkaritza zabal batek ere parte hartu du Aiaraldeko zein eskualdetik kanpoko lasterketetan. Eskualdeko lasterketetan Pello Moreno aretarrak garaipen sendoak lortu ditu Ermuko erronka bertikalean edota Amurrio Trail Lasterketako 20 kilometrotako frogan.
Amurrio Trail Lasterketa antolatzen aritu dira, hain zuzen ere Amurrio Traileko kideak azken hilabeteetan. Laudioko Mugagabe lasterketa bezala, Amurrioko froga ezinbesteko zita bilakatu da eskualdeko kirolarien agendan. 300 mendi korrikalari baino gehiagok hartu zuten parte ekainaren 17an antolatu zen lasterketan.
Duatloiak ere geroz eta oihartzun handiagoa du eskualdean. Horren adibide da Arespalditzako Mendi Duatloiaren edizio arrakastasua.
Erronka berrietara salto egitera ausartu denik ere bada. Amurrioko Oinkariaken triatloi taldea egonkortu egin da denboraldi honetan; Beriaingo Triatloi txapelketan bigarren postua eskuratu zuen taldekako sailkapenean.
KIROL EMAITZAK
OINKARIAK
Arabako Kros Txapelketa (senior): 1. postua
Arabako Kros Txapelketa (beteranoak): 2. postua
Euskadiko Kros Labur Txapelketa
(senior): 12. postua
(beteranoak): 10. postua
Euskadiko Kros Txapelketa
(senior): 16. postua
LAUDIO A. KLUBA
Krosa kimuak:
7 lehenengo postu
2 bigarren postu
Hirugarren postu 1
Krosa haurrak:
6 lehenengo postu
2 bigarren postu
Hirugarren postu 1
Krosa Kadeteak:
4 bigarren postu
6 hirugarren postu
Krosa Jubenilak:
2 lehenengo postu
4 bigarren postu
Krosa Junior:
Lehenengo postu 1
2 bigarren postu
4 hirugarren postu
Krosa promesak:
Lehenengo postu 1
2 bigarren postu
Krosa beteranoak:
2 hirugarren postu
Arabako kros txapelketa, kimuak
(emakumezkoak) txapeldunak
Aranako pista txapelketa:
3000 metro: txapeldunak
400 metro: txapeldunak
Altuera-jauzia: txapeldunak
ORKATZAK
Arrieta Trail-BKT
(gizonezkoak): 1. postua
Kilimon Trail motza
(emakumezkoak): 1. postua
La Guerrillera Lerma -11 KM-
(emakumezkoak): 1. postua
VII. Mello Saria -12 km-
(emakumezkoak): 2. postua
X. Cursa 22Km de Muntaya “Font Amarga-Les Salines”
(gizonezkoak): 2. postua
Mugagabe Trail 10Km
(taldeka): 3. postua
AIARAMENDI
Mugagabe Trail 29Km
(gizonezkoak): 1. postua
III Ermuko erronka bertikala
(emakumezkoak): 1. postua
Amurrio Trail Lasterketa
-32 km- (gizonezkoak): 1. postua
Amurrio Trail Lasterketa -20 km- (emakumezkoak): 1. postua
Amurrio Trail Lasterketa
-12 km- (gizonezkoak): 2. postua
Arespalditza Trail
(gizonezkoak): 1. postua
Arespalditza Trail
(taldeka): 1. postua
Enkarterri Xtrem Zaramillo
(gizonezkoak): 1. postua
Ultra Trail Picon Castro
-80 KM- (gizonezkoak): 3. postua
Aloña igoera, EMF Euskal Herriko Mendi Lasterketen txapelketa (taldeka): 3. postua