Orotara, 650.000 euro inbertituko ditu Arabako Foru Aldundiak Arabako errepideetako segurtasuna hobetzeko. Inbertsio horien lehenengo lanak Okondon eta Menagarain egingo dira. Gaur bertan onartu da inbertsio plana Foru Gobernu Kontseiluan.
Abiadura murrizteko hainbat lan egingo dituzte Okondo eta Menagaraiko zeharbideetan. Bi herri horietako tokiko erakundeak izan dira, hain zuzen ere, Foru Aldundiari esku hartzeko eskatu diotenak.
Lanak aurten hasi eta 2019an bukatuko dituzte. Izan ere, zazpi hilabeteko epea aurreikusten dute inbertsioa gauzatzeko. Eginkizunen artean, seinalizazio bertikala zein horizontala indartuko dituzte ibilgailuen abiadura moteltzeko, zeharkako bandak jarriz, besteak beste.