Aiaraldeko udalek trantsizio energetikoaren alde eginiko lana aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

Txabi Alvarado Bañares 2018ko uzt. 5a, 17:03

Aiaraldeko, Zuiako eta Nerbioiko udalek trantsizio energetikoaren alde eginiko lana aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak. Gaur goizean egin dute udal ordezkariei bereizgarriak banatzeko ekitaldia Amurrioko Refor industriagunean.

Ibilaldi txiki bat egin dute hori baino lehen Nerbioiko parke linealean barrena. Josune Irabienek aukera probestu du Amurrioko Udalak energia berriztagarrien eta efizientzia energetikoaren alorretan garatzen ari den proiektuak azaltzeko. Alkateak jakinarazi duenez, sektore pribatuarekin elkarlanean hasi dira. Maskuribaiko industriaguneko bederatzi enpresen monitorizazio energetikoa gauzatu dute, hainbat proposamenez hornitutako txostena osatu eta planteatzen diren neurriak herriko gainontzeko enpresetara estrapolatzeko.

16 udalerrik hartu dute parte ekitaldian, Aiaralde bederatziak barne. Hauek dira, herriz-herri, Energiaren Euskal Erakundeak nabarmendu dituen proiektuak: 

  • Amurrio: “Alkateen itunari” atxikitako udalerria, argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa eta barne-argiztapena), bi ibilgailu elektriko eta bi bizikleta elektriko udal-flotarako, eta energia berriztagarrien sustapena. Eguzki-panel termikoak eta fotovoltaikoak ditu hainbat eraikinetan.
  • Arakaldo: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena: biomasa-instalazioa udaletxean.
  • Arrankudiaga: argiteria publikoa, eraikinak (barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Artziniega: argiteria publikoa, eraikinak (inguratzailea) eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Aiara: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Laudio: “Itunerantz zuzenduz” itunari atxikitako udalerria, argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa, inguratzailea eta barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Okondo: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Orozko: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena. Biomasa eta gas naturala baliatzen dituen District Heatting proiektu bat sustatu du etxebizitzei zerbitzua emateko.
  • Urduña: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide