Atzo egin zituzten barne-hauteskundeak PP alderdian eta eskualdeko kideek Amurrioko egoitzan bozkatu zuten. Joseba Elejalde Aiarako PPko presidenteak zabaldu du Pablo Casadok lortu duela garaipena. Hori bai, emaitza estua izan da, Soraya Saénz de Santamaríak bozka bat gutxiago jaso baitu.
Gauzak horrela, Elejaldek adierazi du Aiarako konpromisario gisa Pablo Casadoren alde egingo duela alderdiko kongresuan.
