Sinadura bilketa hasi du Francisco Canibe herritarrak Change.org plataformaren bidez AP-68 errepideko ordainsaria dela eta. Ordainsari horrek Aretatik Bilboraino doan zatia ere kontuan hartzea eskatu du Canibek.
Bi argudio plazaratu ditu aldarrikapen hori egiteko: aiaraldearren “%90ak” kudeaketak Bilbon egiten dituela eta eskualdeko jende askok Bizkaira jotzen duela egunero lanera. “Horregatik uste dut beharrezkoa dela diru-laguntza horrek Aiaraldeko herritarrak ere kontuan hartzea", azaldu du Canibek.
1.000 sinadura baino gehiago astebetean
Arrakasta izan du Caniberen ekimenak. Duela astebete abiatu zuen, eta 1.000 herritarrek baino gehiagok egin dute bat dagoeneko eskaerarekin. Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiei eta Laudio zein Amurrioko udalei bidaliko dizkiete sinadurak.