Aiaraldearrek ezin izan dute "Ehunmila" proba bukatu, goizaldean eten baitute ekaitzagatik

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko uzt. 14a, 14:28

Amurrio Traileko kideak, proba hasi aurretik. / Amurrio Trail

"Ehun mila" maila altuko kirol proba jokatu dute bart. Aiaraldear ugarik hartu dute parte ekimenaren bi probetan, ekaitzagatik ordu txikitan bertan behera utzi duten arte.

Eguraldia izan zen atzokoan oztopo nagusi kirolarientzat, baita antolakuntza lanetakoentzat ere. Beasain (Gipuzkoa) izan zuten abiapuntu "Ehunmilak" lasterketara apuntatu zirenak. Horien artean zeuden, besteak beste, Amurrio Traileko zazpi lagun. 18:00etan abiatu ziren kirolariak lasterka. Goizaldeko ordu txikitan jakinarazi dutenez, ekaitzagatik bertan behera utzi du antolakuntzak lasterketa oro. Antolatzaileen hitzetan, "ezinbestekoa zen lasterketa suspenditzea", eguraldi baldintzengatik. 

Probarik gogor eta ezagunena
Euskal Herri mailako probarik gogor eta ezagunena da "Ehunmila". Ultratraila helburu zutenek, 160 kilometroko bidea zuten aurretik. Azken urteetan, baina, "G2haundiak" Goierri Traila ere bateratu dute Ehunmila proba entzutetsuarekin; 88 kilometroko zirkuitua, hain zuzen. Lasterketa luzeenean 435 lagunek hartu zuten parte, eta "G2haundiak" ekimenean 426k.

Aizaro Marañon Amurrio Traileko kidearen esanetan, penaz erretiratu ziren partaideak. Izan ere, prestaketa luzea egin dute proban aritzeko. Amurrioko taldea, ordea, ez zen izan eskualdeko ordezkari bakarra; Goimazpe, Gualdetxu eta Orkatzak taldeko bat edo beste apuntatu baitzen erronka potolora. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide