Konpondu dituzte Renfeko tren zerbitzuko atzerapenak

Erredakzioa 2018ko uzt. 26a, 07:59

Renfeko langile batek azaldu du Ugaon merkantzia-tren bate geldirik geratu dela. Ondorioz, txikiagoa da bidaiariak hartzen dituen tren kopurua. 20 minutuko atzerapenak egon dira C-3ko bi norabideetan.

Atzerapenak Arrigorriagako tren geltokian luzatu dira, garraio unitatea bertan geratu baita ordu laurdenez Urduñako norabidean, gutxienez. Zenbait geltokitan jendetza ikusi da goizen trenaren zain.

Bestalde, uztailaren 27an lanuzteak deitu ditu CGT sindikatuak garraio enpresan. Erabiltzaileek ikus ditzakete hemen egun horretako ordutegiak:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide