Prozedura abiatu dute Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldo Udalen Elkarteko idazkari-kontuhartzailetzaren lanpostua betetzeko. Abuztuaren 17a izango da azken eguna eskaerak aurkezteko. Arakaldoko edo Arrankudiaga-Zolloko udaletxeetan entregatu beharko da dokumentazio guztia.
Hautagaiek hainbat proba egin beharko dute, eta bi lan-poltsa eratuko dira. Lehen mailako lan-poltsan prozedura gainditu duten pertsona guztiak egongo dira. Bigarren mailako lan-poltsan, aldiz, lehen proba gainditu dutenak egongo dira.
Hemen azpian deskargatu daiteke lan-deialdiaren gaineko informazio guztia daukan dokumentua: