364.000 euro bideratuko ditu Foru Aldundiak Arabako 14 errepide hobetzeko. A-625 errepidearen Amurrio eta Laudio arteko zatia da berritzea aurreikusi duen bideetako bat. Arrakalak, zuloak eta deformazioak konponduko dituzte, besteak beste.
Esleitu berri dute egitasmoa. Kontratatutako enpresak bost aste izango ditu obra guztiak egikaritzeko. Aldundiak adierazi du abuztua eta iraila artean egingo direla lanak, "irteera operazioekin bat egitea ekidinez".