Merkatariei modernizatzen eta sektorean teknologia berriak sartzen laguntzeko programa abiatu du Aldundiak. 61.000 euro bideratuko ditu erakundeak lurraldeko 17 saltokitara. Establezimendu horietako 7 Aiaraldekoak dira. Beste 3 Gasteizen daude, bina Arrabar Errioxan eta Lautadan eta bat Añanan.
“Programak aukera emango du haien establezimenduak modernizatzeko, kudeaketako tresna berriak sartzeko eta teknologia berriak erabiltzeko dauzkaten ekipo eta sareak hobetzeko”, azaldu du Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko diputatuak. Saltoki bakoitzak 25.000 euroko laguntza jasoko du gehien jota, abian jarri nahi dituzten inbertsio teknologikoen %40 erakunde publikoaren gain hartzeko.