Aloria, Soxo eta Gorobel, jaien trenaren hurrengo geltokiak

Erredakzioa 2018ko abu. 28a, 07:10

Konkisoxo izango da Soxoko egitarauko ekintza garrantzitsua.

Parrandak ez du etenik izango abuztuaren azken egunetan eta irailaren hasieran. Besteak beste, ospakizunak egongo dira Soxon, Alorian eta Gorobelen, Kobatan, alegia.

Abuztua amaitzear badago ere, udak aurrera jarraitzen du eta urtaroarekin tokiko hainbat jai. Hurrengoak Soxokoak, Aloriakoak eta Kobatakoak izango dira.

Alorian ospakizunak bihar abiatuko dituzte eta egitarau osoa hurrengoa izango da:

Abuztuak 29

  • 7:30 // Suziria
  • 12:00 // Meza
  • 13:00 // Euskal Dantzak
  • 15:00 // Herri bazkaria
  • 16:30 // Alboradak
  • 17:00 // Mus txapelketa
    1. Saria: 300 euro
    2. Saria: 200 euro
    3. Saria: 90 euro
    4. Saria: 60 euro
  • 18:00 // Haur jolasak
  • 23:30 // DJ Juanma
  • 3:00 // Mila kantzontzilotan

Abuztuak 30

  • 7:30 // Suziria
  • 13:00 // Meza
  • 15:00 // Herri bazkaria
  • 18:00 // Puzgarriak, zezen
    mekanikoa eta apar festa
  • 21:00 // Parrillada
  • 21:30 // Disko Jaia Mark Markosekin
  • 5:00 // Jaien bukaera

Soxon ere giroa egongo da

Soxoko herritarrek ere bi egunez hainbat ekintza gauzatuko dituzte. Ohitura bilakatu da jadanik "Konkisoxoa", baina horretaz gain, adin ororentzako jarduerak prestatuko dituzte.

Abuztuak 30

  • 9:00 // Kanpai errepikapena eta suzirien jaurtiketa
  • 9:30 // Soxoko IV. Mendi Ibilaldia. Ganzorrotz mendi taldeak antolatutako ibilaldia. Izen ematea doakoa izango da
  • 13:00 // Meza santua. Emeterio Deuna eta Celedonio Deunaren omenez egingo da
  • 13:00 // Gaztelu puzgarriak eta triki-poteoa
  • 18:00 // KonkiSoxo. “El Conquistador del fin del mundo” telebista-programa ezagunean inspiratutako txapelketa. Parte hartzaileek hainbat proba egin beharko dituzte, fisikoak zein bestelako trebezietan oinarritutakoak. Sari metalikoa egongo da irabazlearentzat. 2016. urtean ekin zioten norgehiagoka hau berriz antolatzeari, urtebeteko geldialdiaren ostean
  • 19:00 // Mus txapelketa
    Izen ematea 20 euro
    SARIAK:
    1. - 300 euro eta garaikurra
    2. - 150 euro eta garaikurra
    3. - Garaikurra
  • 22:30 // Dantzaldia:
    LISKER

Soxoko jaiak: konkiSoxo from Aiaraldea Gaur on Vimeo.

Abuztuak 31

  • 13:00 // Meza santua
    Ramon Nonato Deuna patroiaren omenez
  • 13:00 // Gaztelu puzgarriak
  • 13:30 // Dantzak. Artziniegako dantza taldearen eskutik
  • 18:00 // Umeentzako jolasak
  • 19:00 // Tute txapelketa
    Izen ematea 20 euro
    SARIAK:
    1. - 250 euro eta garaikurra
    2. - 100 euro eta garaikurra
    3. - Garaikurra
  • 21:00 // Herri parrillada
  • 22:30 // Dantzaldia:
    DJ KIKE MIX
  • 00:00 // Mozorroak eta bingoa. Bingoaren sariak bi pertsonentzako afaria eta tokiko produktuekin osatutako saskia izango dira
  • 00:30 // Dantzaldiaren jarraipena eta herri txokolatada, goizaldean

Artzainen jaia

Larunbatean, ordea, helduko dira sanbitoresak. Hau da, artzainen jaia Gorobelen, Kobatako zelaietan. Ohiko eredua jarraituko dute.

Irailak 1

  • 12:00 // Meza santua
    Eskutxiko ahotsak abesbatzak emanaldia eskainiko du
  • 13:00 // Artzain txakurren erakustaldia
  • 14:00 // Artzain bati omenaldia
  • 15:00 // Bazkari herrikoia
    Rakatapla taldea arduratuko da janaria prestatzeaz
  • 16:30 // Igel-toka txapelketa, haur zein helduentzako
  • 18:30 // Sokatira: artzainak gainerakoen aurka
    Umeen eta gazteen sokatira
    Txapela jaurtiketa, haur zein helduentzat
    Dantzaldia Iñaki Otegirekin
    Txokolatada

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide